GASTRONOMIA

GASTRONOMIA


     Gastronomiak oinarrizko hiru zutabe dauzka: gazta, ogi apurrak eta bildotsarekin egindako platerak (bildots pertza, bildots saiheskiak eta bildotsa txilindron erara). Ezin ahaztu, ordea, Nafarroako sukaldaritza tradizionaleko beste plater batzuk.

Ogi apurrak (Migak)


     Betidanik izan dira ogi apurrak Erronkariko artzainen eta almadizainen oinarrizko elikagaia eta maiz ia elikagai bakarra. Hauexek dira haien osagarriak: gantza, ura, gatza eta ogia.
     Jateko unean prestatu behar dira, txingar hautsetan, jan bitartean hozten utzi gabe.
     Edozeinek ez daki plater hori egiten, erraza ematen badu ere. Hala ere, bakoitzak bere ukitua ematen dio.
     Ogia behar bezala ebakitzea omen da garrantzitsuena. Ogiak “cabezón” deritzan motakoa izan behar du eta, ahal dela, lau egunekoa, gutxienez. Zenbat eta meheago ebaki, hobe. Bezperan ebakiz gero, ur pixka bat eman eta zapi batean biltzea komeni da.
     Su motelean egin behar dira eta txingar hautsen berotasuna baliatu behar da, jan bitartean hotz ez daitezen.
     Gaur egun beste osagarri batzuk ere erabiltzen dira, ogi apurren jatorrizko zaporea aldatzen dutenak, hala nola: urdaia, urdaiazpikoa, txorizoa, oliba olioa, tomate saltsa. Udaberriko perretxikoek, ordea, zer berezi bat ematen diete.
     Argibide gehiago edo errezeta nahi izanez gero, onena duzue bertako norbaiti galdetzea, behar duzuen informazioa emango dizue eta.

Erronkariko gazta

     Ondo asko daki Erronkariko jendeak zein den gazta onaren sekretua, odolean darama eta. Eskuz egiten da Erronkarin gazta. Familia bakoitzak kontu handiz gordetzen du gazta egiteko era, idatzirik ez dauden formulak erabiliz, aita-amek seme-alabei erakusten dizkietenak belaunaldiz belaunaldi antzinatik. Esnea, gatzagia eta gatza baino beste osagarririk erabiltzen ez denez, ez ditu bere zapore eta usain bereziak galdu. Erronkariko gazta zilindro itxurakoa izaten da, azal sendo samarrekoa eta trinkoa; hauskorra, ebakitzean; mamitsua, baina zulo txikiz betea. Zuri-marfil kolorekoa da, laru aldera jotzen duena. Zapore fuertea du, bizi samarra, berezia eta ahoan gozoa


Dentro de la gastronomia roncalesa las migas , el cordero al chilindron, y el queso (sobradamente conocido) son los platos que más se destacan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario